Bernardo Atxagak bere azken lana aurkeztuko du Donostian

Tolosaldeko Ataria 2022ko api. 22a, 13:23

Okendo kultur etxeko areto nagusian, astelehenean 19:00etan aurkeztuko du 'Desde el otro lado' izeneko lana, bizitzaren eta  heriotzaren gaineko fabula itxurako lau narraziok osatzen dutena.

Desde el otro lado izeneko lana argitaratu du Bernardo Atxagak, eta bizitzaren eta heriotzaren gaineko fabula itxurako lau narraziok osatzen dute. Lan horri buruz hizketan arituko da Jabier Muguruza musikari eta idazlearekin Donostiako Okendo kultur etxeko areto nagusian, astelehenean, 19:00etan.

Gaztelaniaz argitaratu gabeko lau istorio dira Desde el otro lado (Alfaguara, 2022) liburuan bildutakoak; izan ere, 1985ean eta 1995ean euskaraz argitaratu ziren bi testuak berridatzi ditu idazle asteasuarrak. Dos hermanos 1985ean argitaratu zen euskaraz eta 1995ean gaztelaniaz. Edizio honetarako gaztelaniazko testua gainbegiratu eta orraztu du egileak. La muerte de Andoni a la luz del LSD lehenengoz argitaratu da gaztelaniaz eta Andoniren heriotza LSDaren argitan kontakizunaren itzulpena da. Bestalde, Conferencia sobre la vida y la muerte en el cementerio de Obaba-Ugarte eta Un crimen de película testu berriak dira, liburu honetarako idatzitakoak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!