ARGAZKI GALERIA

Kirol desafioarekin abiatu dute Anttine Eguna

Ataria 2022ko apirilaren 2a

Asteasun Anttine Eguna ospatzen ari dira gaur. Goizean krossfitaren eta herri kirolaren arteko desafioa egin dute. Herri kirolariek irabazi dute dema.

Asteasun II. Anttine Eguna ospatzen ari dira gaur. Mattin gizarte abenturak, Aboxek eta Patxine tabernak antolatutako ekimena da. Goizean goiz abiatu dute eguna, familiarteko ginkanarekin eta goiz osoan zehar Jatorkin Al-Nahda  elkartearen informazio postua egon da kalean.

11:30ean abiatu da ikusmin handia sortu duen desafioa. Usarrabi pilotalekua jendez lepo zela 20 gazte bildu dira lehian. Kirol proba ezberdinak gainditu behar izan dituzte, eta azkenean, herri kirol taldeak batu ditu puntu gehien. Umore onean egin dute goiz pasa eta bertaratutakoen artean hainbat opari zozkatu dituzte antolatzaileek.

Bazkal arteko tartea bertso triki-poteoan pasa dute parte hartzaileek eta arratsaldean ere izango da zer ikusia Asteasun:

  • 16:00. Laskotxaranga
  • 19:00. Dena taldea
  • 20:00. Pez esperma
  • 20:30. Parrillada afaltzeko
  • 23:30. DJ Sorpresa.

Gainera egun osoan zehar txosna herrikoia jarriko dute eta lortutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!