ARGAZKI GALERIA

Sokara lotu dira Asteasuko haur eta gazteak

Ataria 2022ko apirilaren 2a

Haur eta gazteen iritzia herriko ekimenetan txertatzeko sortu duten Soka ekimena aurkezteko ekitaldia egin dute herriko frontoian.

Asteasuko haur eta gazteen artean parte hartzeko kultura sustatzeko ekimena da Soka. Herriko erabakietan kontuan hartu nahi dituzte gazteen iritziak eta horretarako udaletik prozesua abiatu zuten duela bi urte. Asteasuko haur eta gazteekin harremana duten eragileek gidatu dute prozesua orain arte, baina hemendik aurrera haiek izango dira protagonista. Usarrabi frontoian ekimenaren jendaurreko aurkezpena egin zuten atzo eta gaztetxoak izan ziren ekitaldia prestatu zutenak.

Jolasak, bideo emanaldiak, kantuak eta dantzak izan ziren tartean eta familiek prestatutako jakiekin biribildu zuten iluntzea.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!