Ukrainaren alde kantuan ariko da Usarrabi abesbatza

Ataria 2022ko martxoaren 25a

'Coros por la paz' ekimenarekin egingo du bat Asteasuko Usarrabi abesbatzak. Herriko plazan 12:00etan kantatuko dute igandean.

Asteasuko Usarrabi abesbatzak Coros por la paz ekimenarekin bat egingo du igandean. Dona Nobis Pacem abestia kantatuko dute, aipatu dutenez, "munduko bakearen alde". Igandean, 12:00etan kantatuko dute Asteasuko Lege Zaharren enparantzan.

Bestalde, apirilaren 1ean, 20:00etan Asteasuko elizan emanaldia eskainiko du Andoaingo udal musika eskolako abesbatzak. Usarrabi abesbatzak ere parte hartuko du bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!