Soka programa aurkeztuko dute apirilaren 1ean

Ataria 2022ko martxoaren 24a

Herriko plazan haur eta gazteen parte hartzea sustatzeko programa aurkeztuko dute, apirilaren 1ean, 19:00etan.

Asteasun Soka izeneko programa jarriko dute martxan. Herriko  haur eta gazteen parte hartzea sustatzeko programa da eta ekimenaren aurkezpena apirilaren 1ean egingo dute, ostiralez, 19:00etan hasita.

Asteasuko herritar guztiak gonbidatu ditu udalak herriko haur eta gazteek prestatu duten aurkezpen festara. Bertan, besteak beste, proiektuaren orain arteko ibilbidea eta aurrera begirako asmoak azaltzeko bideoa aurkeztuko dute. Guztion goxagarri, mokadutxoa, jolasak eta beste hainbat sorpresa izango direla aurreratu dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!