Larunbatean VI. Elkartasun Krosa egingo dute Asteasun

Tolosaldeko Ataria 2022ko mar. 23a, 11:00

Parte hartzaileek herriko plazan eman ahal izango dute izena 11:00etatik 11:30era.

Asteasuko Udalak El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen aldeko lasterketa antolatu du larunbaterako. Urtarrilaren 9an zen egitekoa aurtengo krosa, baina osasun baldintzak betetzen ez zirela ikusita bertan behera utzi zuten antolatzaileek. Data berria iragarriko zutela hitz eman zuten orduan eta datorren larunbatean, martxoaren 26an egingo dute azkenik,

Plazan egin beharko dira izen emateak 11:00etatik 11:30era eta orduan aterako dira 2012an eta geroztik jaiotako umeak. Bostehun metroko ibilbidea egin beharko dute. 11:40ean aterako dira 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak eta bi kilometroko bira egingo dute. 11:45ean itzuli solidarioa abiatuko da, «korrika, oinez edo kalejiran, bakoitzak nahi duen modura egingo du buelta», esan dute antolatzaileek. 12:00etan, amaitzeko, kadeteak aterako dira eta lau kilometroko buelta egin beharko dute eta sei kilometrokoa berriz, ordu berean aterako diren jubenilek eta seniorrek.

Bi urteren ondoren, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearekiko elkartasunezko ekimena berreskuratu dute Asteasun.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!