M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Emakumeen afaria egingo dute ostiralean

Ataria 2022ko martxoaren 9a

Iturri Ondon izango da afaria eta txartelak salgai izango dira bertan, baita Mattinen ere.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan Asteasun antolatu dituzten ekimenekin bukatzeko, herriko emakumeen afaria egingo dute ostiralean, martxoaren 11n, Iturri Ondo jatetxean.

Afariaren prezioa 30 eurokoa da eta bertara joateko sarrerak salgai daude Iturri Ondon eta Mattinen.

Bilera gaur

Herriko festak antolatzeko lehenengo bilera egingo dute gaur Asteasun. Maiatza hasieran izaten dira Santa Krutz festak, San Pedroak ekaina bukaeran eta Santamañakoak uztailean. Guzti horri buruz hitz egiteko, martxoaren 9an, 20:00etan bilduko dira herritarrak udaletxeko ikus-entzunezko gelan.

"Bi urteko hutsunearen ondoren denon artean festa parte hartzaile eta parekide bikainak antolatuko ditugu", esan dute udal ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!