BERTSOA

Urte berriko helburuak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz. Beñat Mateos 2022ko urtarrilaren 21a

Jada eman diogunez

egutegiari bira,

urte bat bukatu da (e)ta

beste urte bat hasi da

datorkigun urte eta

aukera denen harira,

hamaika helburu jartzen

hasten gara denok di-da:

dieta egiten hastea,

joatea kiroldegira…

horiek amaitzen dira

erroskoari begira

dirua ez dela poza

badakigu, baina tira,

poza ematen dutenak

oso garestiak dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!