Asteasun urtarrilaren 9an egitekoa zen VI. Elkartasun Krosa. Ekitaldia antolatzen duen herritar taldeak eta udalak krosa atzeratzea erabaki dute.
Krosa antolatzeko dauden zailtasunak hartu ondoren hartu dute erabakia. Urtarrila bukaeran krosaren data berria zehaztuko dutela jakinarazi dute.