Harri handien txapelduna larunbatean erabakiko da Asteasun

Ataria 2021eko abenduaren 16a

Euskal Herriko Harri Handien Harri-jasotze Txapelketa izango da jokoan, larunbatean, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. 18:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru parte hartzaile izango ditu: Jokin Eizmendi, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Iñigo Eizagirre Eiza.

Lau harrirekin ariko dira, bakoitzarekin hiru minutuko saioa eginez. 125 kiloko bola, 150 kiloko kubikoa, eta zilindrikoa eta laukizuzena. Harri-jasotzaileak hautatuko du harri zilindrikoaren eta laukizuzenaren pisua, 175 kilokoa edo 200 kilokoa, baina ezin dira biak pisu berekoak izan.

Zizurkilen orain gutxi egin zen Gipuzkoako Harri Handien Harri-jasotze Txapelketa eta orduan Jokin Eizmendi izan zen txapelduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!