Iker Elizegik herrian jokatuko du bihar

Ataria 2021eko azaroaren 25a

Promozio Mailako Binakako Txapelketaren partida jokatuko du pilotari asteasuarrak, Bakaikoa aurrelari duela, Alberdi eta Uriondoren aurka.

Profesionalen partida ikusteko aukera izango da bihar, Asteasuko Usabarri frontoian. 21:30ean hasiko da jaialdia, eta lehenbizi afizionatuek jokatuko dute partida. Bertan J. Alberdi eta Aizpuru bikoak Xabier Urbieta eta Urruzola bikoaren aurka jokatuko dute.

Ondoren, Iker Elizegi herritarraren partida izango da, Promozio Mailako Binakako Txapelketaren ligako bigarren jardunaldiari dagokiona. Elizegik Bakaikoa aurrelari duela, Alberdi eta Uriondo izango ditu aurkari. Lehenengo jardunaldian Bakaikoa-Elizegik irabazi egin zuten, eta Alberdi-Uriondok galdu.

Sarrerak 10 euro balioko ditu eta bihar goizez udaletxean erosi ahalko dira eta arratsaldez kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!