Buruko gaixotasunen prebentzioari buruzko hitzaldia emango dute Asteasun

Ataria 2021eko urriaren 18a

Xiri-Miri kultur taldeak antolatu du saioa Asteasuko Udalaren laguntzarekin. Gurutz Linazasorok emango du hitzaldia, asteazkenean, 18:00etan, udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

Buruko gaixotasunen prebentzioari buruzko hitzaldia antolatu du Asteasuko Xiri-Miri kultur taldeak Asteasuko Udalaren laguntzarekin. Asteazkenean, urriaren 20an, Gurutz Linazasoro ariko da 18:00etatik aurrera azalpenak ematen. Gipuzkoako Poliklinikako Alzheimer eta Parkinsonen Terapia aurreratuen programaren zuzendaria da Linazasoro eta parkinson gaixotasunean eta endekapenezko gaixotasun neurologikoetan espezializatuta dago.

Lehenengo zati batean COVID-19az arituko da eta garun funtzioan eta nerbio sisteman birusaren eraginaz hitz egingo du. Bigarren partean alzheimerraren prebentzioaz jardungo du eta Gipuzkoan eta mundu osoan gaitz honekin diagnostikatutako pertsonen egoeraz xehetasunak emango ditu. Gaixotasunaren garapenaren arrazoiak eta prebentziorako egiten ari diren ikerketak aipatuko ditu.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!