Gipuzkoako txapeldun geratu dira Unai Goitia orga jokoan eta Ane Urresti eta Jon Unanue txinga eroaten

Ataria 2021eko urriaren 16a

Asteasuko Usarrabi pilotalekuan jokatu dira Gipuzkoako gizonezkoen orga txapelketa eta txinga eroate txapelketak, gizonezko eta emakumezkoetan; Eskualdeko Lander Otermin eta Pello Argaiak erakustaldia egin dute lasto altxatzen.

Gaur jokatu dira Gipuzkoako orga txapelketa gizonezkoen mailan eta txinga eroate txapelketak gizonezko eta emakumezkoen mailatan. Asteasuko Usarrabi kiroldegian jokatu dira txapelketak, eta horrekin batera, lasto altxatze erakustaldia ere egin dute.

Hauek izan dira emaitzak:

Gipuzkoako orga txapelketa

  • Txapelduna: Unai Goitiak bost plaza eta 1,26 metro.
  • Txapeldunordea: Aimar Galarragak hiru plaza eta erdi.
  • Hirugarrena: Jabier Urrestik hiru plaza, laurden bat eta 3,70 metro.

Emakumezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (25kg)

  • Txapelduna: Ane Urrestik 15 plaza eta eta 12,5 metro.
  • Txapeldunordea: Lierni Osak 10 plaza, 4 zinta eta 2,80 metro.
  • Hirugarrena: Nerea Arrutik 10 plaza.

Gizonezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (50kg)

  • Txapelduna: Jon Unanuek 12 plaza, zinta bat eta 0,90 metro.
  • Txapeldunordea:  Jabier Urrestik 12 plaza.
  • Hirugarrena: Aimar Galarragak 4 plaza.

Gipuzkoako lasto altxatze txapelketan bi lagunek baino ez dute izena eman, eta honenbestez, ez da lehiarik antolatu ahal izan. Dena den, Ibarrako Lander Oterminek eta Zizurkilgo Pello Argaiak erakustaldia egin dute 45 kiloko lasto fardoarekin. 7 metroko altuerara 15 aldiz igo ahal izan du fardoa Oterminek minutu eta erdian, eta denbora berean, 12 aldiz, berriz, Argaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!