Herri kirolen Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira Asteasun

Ataria 2021eko urriaren 14a

Lasto altxatze proba ere egingo da, baina oraingoz erakustaldi moduan.

Herri kiroletako Gipuzkoako zenbait txapelketa izango dira jokoan Asteasun, larunbatean, 18:00etan hasita, Usarrabi frontoian.

Sarrera doan izango da, eta txinga zein gurdi txapelketak egingo dituzte. Txingan, emakumezkoetan Ane Urresti, Nerea Arruti eta Lierni Osa ariko dira, eta gizonezkoetan Jabi Urresti, Aimar Galarraga eta Jon Unanue. Gurdian, Unai Goitia, Aimar Galarraga eta Jabi Urresti ariko dira. Eta lasto altxatzen oraingoz erakustaldia egingo da, bakarrik bi kirolari daudelako, Lander Otermin ibartarra eta Pello Argaia zizurkildarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!