BERTSOA

Festa edota ez festa

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Mujika. Harituz-eko kidea 2021eko uztailaren 28a

Doinua: Ezkondu eta ezkongai.

Iaz gaitzari iheska;

musukoa, gela, testa...

Txertoa zerura eska.

Aurtengo udan nahiz ta jarraitu

intzidentziaz galdezka...

Festa edota ez festa

baldin bada gure kezka

hain seinale txarra ezta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!