Muskerraren Bidean bisita gidatuak egingo dituzte ekaina, uztaila eta irailean

Ataria 2021eko ekainaren 1a

Ekainaren 6an, uztailaren 4ean eta irailaren 5ean egingo dira bisita gidatuak. Izen emateak aurrez egin beharko dira 943 69 19 07 telefonoan edo udala@asteasu.eus helbidean.

Asteasuko Udalak, Muskerraren Bidea egiteko bisita gidatuak eskainiko ditu datozen hiru hilabeteetan. hileko lehen igandeetan izango dira hitzorduak. Herriko plaza izango da elkargunea eta bisitariek bertan egingo dute hitzordua 11:00etan.

Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute, 943 69 19 07 telefonora deituta edo udala@asteasu.eus helbidera mezu bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!