Trikitixa topaketak egingo dituzte Asteasuko Otabardin

Ataria 2021eko maiatzaren 12a

Trikitixa elkarteak antolatutako topaketetan 2001 eta 2004 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute, ekainaren 25etik 27ra.

Trikitixa topaketak egingo dituzte Asteasun, ekainaren 25etik 27ra bitartean, 2001 eta 2004 urteen artean jaiotako gaztetxoentzat.

Otabardi aterpetxean bilduko dira parte hartzaileak eta hainbat ikastaro jasoko dituzte. Besteak beste, pandero eta peñaparda ikastaroa eskainiko du Maixa Lizarribarrek eta sorkuntza saioa, berriz, Mikel Urdangarinek. Gainera, Luis Astiazaranek Zizurkilen duen trikiti tailerrera bisita egingo dute gazteek.

Izen emateak maiatzaren 25era arte egin daitezke, trikitixa@trikitixa.eus helbidean. Gazte bakoitzak 120 euro ordaindu beharko ditu topaketan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!