Gazteek zientzia bizipenak izan dituzte Asteasun

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Joan den larunbatean, martxoak 20, gazteentzako zientzia eta teknologia tailerrak eskaini ziren Asteasun, Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek martxan jarritako Bizilabe Tolosaldea ekimenaren barruan.

Martxoan zehar, zientzia eta teknologia tailerrak antolatu dituzte eskualdeko bost herritan, eta zientzialariek eskainitako zientzia eta teknologia gaietara hurbildu dira eskualdeko neskak eta mutilak, eta esperimentatzeko aukera izan dute.

Asteasuko Gaztetxean bi saio izan dira, adinaren arabera banatuta: 10-12 urte, lehenik, eta 13-14 urte, gero. Hainbat gazte hurbildu dira bertara, ikerketa bizitzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!