Lopetegik 2024 urtera arte luzatu du bere hitzarmena Sevillarekin

Ataria 2021eko urtarrilaren 13a

Argazkia: SEVILLA FC

Julen Lopetegi entrenatzaile asteasuarrak bere hitzarmena luzatu du, 2024 urtera arte, Sevilla futbol taldearekin. Bi urterako luzatu du, beraz, Lopetegik bere lotura taldearekin, 2022ra arte hitzartu baitzuen hasiera batean.

2019ko udan iritsi zen asteasuarra Sevillara, eta sekulako emaitzak lortu ditu: 2020ko Europa League irabazi zuen taldeak, eta Espainiako Ligan laugarren sailkatu zen, Champions League lehiaketarako sailkatuz. Horrez gain, aurtengo denboraldian Champions Leagueko final zortzirenetara sailkatu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!