Larri zauritu da gizon bat, Asteasun

Ataria 2020ko abenduaren 31

Bart auto istripua izan da Elizmendi auzoan eta ondorioz gizon bat larri zauritu da. Segurtasun sailak esan duenez ibilgailua pistatik atera eta mendi-hegalean behera joan da. 

Gizon bat larri zauritu da Asteasuko Elizmendi auzoko pista batean, 4x4 ibilgailua pistatik atera eta mendi-hegalean behera irristatu ondoren. Ibilgailua hainbat aldiz irauli da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak zabaldu du autoan beste pertsona bat zegoela eta onik atera dela. Larri zauritu den gizonari beso bat harrapatuta geratu zaio, eta anbulantzia medikalizatu betek Donostiako Ospitalera eraman du, larri. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!