Bernardo Atxagaren literaturan oinarritutako ibilbidea da Muskerraren Bidea eta Obaba izeneko unibertsoan murgiltzeko aukera ematen du. Idoia Noblek gidatuko du datorren igandeko saioa.
Asteasuko plazan bilduko dira parte hartzaileak igandean, 11:00etatik aurrera. Aurretik eman behar da izena, muskerrarenbidea@gmail.com helbidean.