Arraun taldeari harrera Asteasun

Ataria 2020ko irailaren 23a

Asteasuko Udalak Tolosaldeko Arraun Klubari harrera egin zion irailaren 13an. Herriko alaba den Izaskun Sarasola, taldeko kideetako bat da.

Asteasuko Udalaren asmoa izan da, "taldeak aurten izan dituen lorpenak goraipatzea eta animoak luzatzea". TAKeko kideei agurra dantzatu zitzaien udaletxe atarian eta gero Pili Legarra alkateak hitz batzuk luzatu zizkien arraunlariei. Oran arteko lana eta lorpenak goraipatu, eskerrak eman eta aurrerantzean euren babesa izango dutela ere gogorarazi zien Legarrak.

Amaia Agirre bertsolariak bertso batzuk abestuz amaitu zen ekitaldia. Taldeak lortu duen banderetako bat udaletxeko balkoian zintzilikatu zuten eta bertan egongo da astebetez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!