Europa Liga irabazi du Lopetegik

Ataria 2020ko abuztuaren 23a

Sevilla FC taldearen entrenatzailea da Julen Lopetegi asteasuarra. Joan den ostiralean jokatu zuten Europa Ligako finala eta 3-2 irabazi zuten Inter Milan taldearen aurka. 

Julen Lopetegi asteasuarrak Europa Liga irabazi du Sevilla FC taldearekin. Taldeko entrenatzailea da Lopetegi eta finalean Inter Milan 3-2 garaituta eskuratu du Europa Ligako txapela. 

11. minutuan 0-1 galtzen hasi zen Lopetegiren taldea. Lehen zatia amaitu aurretik, ordea, bi gol sartzea lortu eta markagailuan aurreratzea lortu zuten. Bigarren zatiaren amaieran, berriz, Inter Milanek gola sartu eta berdinduta geratu ziren. Partidaren amaieran (73. minutuan), ostera, Sevillak gola sartu eta partida 3-2 irabaztea lortu zuen. 

Horrela, Europako Liga seigarren aldiz eskuratu du Sevilla taldeak (txapelketa hori gehienetan irabazi duen taldea da). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!