Asteasuko Sanpedroak 2020

Aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldi borrokatua

Ataria 2020ko ekainaren 29a

Asteasuko jaiak 2020, herri  7 1593434413359
Asteasuko jaiak 2020, herri  2 1593434409316
Asteasuko jaiak 2020, herri  4 1593434410644
Asteasuko jaiak 2020, herri  3 1593434409913
Asteasuko jaiak 2020, herri  5 1593434411656
Asteasuko jaiak 2020, herri  1 1593434408447
Asteasuko jaiak 2020, herri  6 1593434412481
Asteasuko jaiak 2020, herri  8 1593434414054
Asteasuko jaiak 2020, herri  9 1593434414745
Asteasuko jaiak 2020, herri  10 1593434415407
Asteasuko jaiak 2020, herri  11 1593434416319
Asteasuko jaiak 2020, herri  12 1593434416988
Asteasuko jaiak 2020, herri  13 1593434417643
Asteasuko jaiak 2020, herri  14 1593434418222

Asteasuko San Pedro Jaietan herri kirol jaialdi ikusgarria ospatu da gaur eguerdian. Aizkoran Txikia-k eta eta Mugertzak neurtu dituzte indarrak; harriarekin, Aimar Irigoien eta Urra-k. Udane Ostolazak ere 14 urterekin erakustaldia eskaini du.

Udane Ostolaza gazteak aitaren eta aitonaren bidetik jarraitzen duela erakutsi du gaur Asteasun. Harria dotore jasotzen duela ikusi dute San Pedroetara gerturatu diren guztiek. Alboan, gainera, punta puntako bi harri-jasotzaile izan ditu, elkarren aurkako lehian, Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi Urra.

Udako erakustaldi horietako bat izanagatik, bi herri kirolariek zuten guztia eman dute. Irigoienen orruak horren adierazle izan dira. Parean geratu dira 125 kiloko zilindroarekin. Berdinketarik egon ez zedin, kubikoarekin arauak aldatu dizkie Joxe Anjel Sarasola hizlariak. 10 jasoaldi ea nork eman azkarrago 125 kiloko harriari. Kasu honetan errezildarra nagusitu zaio zarauztarrari.

Aizkoran ere goi mailako ikuskizuna eskaini dute Julen Alberdi Txikiak eta Ugaitz Mugertzak. Enborra nork azkarrago ebaki izan da burutu duten lehen proba. Mugertza II.a izan da azkarrena. Ondoren, zortzi enbor moztu behar izan dituzte. Mutrikuarra hasi da hemen ere aurretik, baina Txikia beti izan du gertu. Azkoitiarrak, Anjel Arrospide laguntzaile zuela, seigarren enborrean hartu du aurrea, eta amaiera arte ez du utzi.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!