Asteasuko Sanpedroak 2020

Egun bakarreko festa izango da Asteasuko sanpedroetan

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko ekainaren 25a

Egun bakarrarekin konformatuko dira Asteasun, eta Leaburun ez da festarik egingo.

Astelehena da San Pedro eguna, eta herriko festen katea martxan jarrita Asteasun eta Leaburun San Pedro festak ospatzeko irrikaz egongo ziren. Gauzak, ordea, asko aldatu dira. Leaburun ez ospatzea erabaki dute, herriko festak bertan behera utziz, eta horixe egingo dute Abaltzisketako Larraitz auzoan ere.

Aldiz, Asteasuko Udalak, moldaketa egin du eta egun bakarrean izango dituzte ospakizunak. San Pedro eguna izango da festa eguna, baina segurtasun neurri guztiak bete beharko dituzte herritarrek. Egoera bereziaren aurrean, ikuskizun guztiak herriko plazan egingo dituzte. Jendeak eserita egon beharko du bertan jarriko diren aulkietan, distantziak mantenduz. 

SAN PEDRO EGUNA

EKAINAK 29, ASTELEHENA

10:00. Txistularien Diana.

11:00. Hodei magoaren ikuskizuna.

12:00-13:30. Herriko musikarien emanaldia, trikitilariak eta txistulariak.

13:30. Herri Kirolak. Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi Txikia aizkolariak; eta, Aimar Irigoien, Mikel Lopetegi Urra eta Udane Ostolaza harri-jasotzaileak.

17:00. Meliora taldea.

19:00. Bertso Saioa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Haritz Mujika. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!