Goine gaztandegia saritu dute Ordizian

Ataria 2020ko mai. 28a, 09:46

XXVI. Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta gazta ebakitzeko ekitaldian eman diote saria Asteasuko gaztandegiari.

Joan den apirilaren 15ean Artzain Eguna bertan behera utzi zuten Ordizian osasun larrialdiagatik eta honenbestez urtero egin ohi den Idiazabal gazta berriaren mozketa ere, ezin izan zen burutu. Bertako udalak jakinarazi duenez, artzainek gazten salmentan beherakadak antzeman dituzte dagoeneko, eta horregatik, salmentak sustatzen lagungarri izan litekeelako, XXVI. Idiazabal Gazta berriaren aurkezpen eta gazta ebakitzeko ekitaldia egin zuten atzo, segurtasun neurri guztiak hartuta.

Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorriko Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatu ohi duten ekitaldia komunikabideetara bideratuta egon zen, gonbidatuen presentzia murriztuta. Ekitaldia goizeko 11:30etan, Ordiziako udaletxeko batzar aretoan hasi zen eta bertan, modu telematikoan, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek hartu zuten parte.

Aurtengo ekitaldian ez da omenaldirik eskaini, baina urtero legez, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak iragan urteko ekoizpenaren datuak eman eta artzain eta gaztandegi erregularrenak saritu ditu. Kontseilu Erregulatzaileak 2019 urtean bere kalitate eta erregulartasunagatik gazta egile hauek saritzea erabaki du:

  • Artzain ekoizle saritua, La Leze.
  • Gaztandegi saritua: Goine. 

2020ko Idiazabal gazta berriaren mozketa, urtero legez,  gazta sustatzen duen pertsona batek egiten du, eta aurtengoan, Bilboko Porrue jatetxeko sukaldari den Unai Campok moztu zuen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!