Koronabirusa

Errefusa ontziak irekita utziko dira Asteasun

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, eta jendeak txartel bidez ahal den gutxien ontziak manipulatu ditzan, martxoaren 18tik aurrera errefusa ontziak irekita utziko dira, egoera onera etorri bitarte. 

Erabili ondoren, jendeari eskuak ura eta xaboiarekin garbitzea aholkatzen da.

Covid 19ari aurre egiteko erantzun planaren barne, behean agertzen diren herritarrentzat, honako aukerak eskaintzen ditu udalak:

-Berrogeialdi, konfinamendu neurriak edo beste eragozpenen batek eraginda dauden pertsonei, etxez etxeko laguntza edo kolaborazioa

-Elikagai edo higiene pertsonaleko produktuaz hornitzeko laguntza.

-Asistentzia farmakologikoa eskuragarri edukitzea: bereziki paziente kronikoei zuzenduta eta bere sendagileak agindutako botiketara mugatuta.

-Beste egoera batzuetan dauden pertsonentzako edozein laguntza, baldin eta hura burutzeko gai baldin bagara:

-Adineko, bakardadean edo eta isolatuta bizi diren pertsonak.

-Ezgaitasunen bat duten pertsonak, …

Talde hauetan daudenek udaletxera deitu behar dute: 943 69 19 07 telefonora, eta zerbitzua emango zaie Gurutze Gorriaren bidez.

Elikagaiak behar izanez gero, Coviran dendak eskainiko du zerbitzua, eta bertara deitu daiteke: 943 69 11 04.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!