2020/03/08 12:00
12:00. Villabonako eta Zizurkilgo bi zubietan egingo den Emakumeen Giza Katean hartuko dute parte asteasuarrek. Zapi moreekin joateko deia luzatu dute.
13:00. Asteasuko plazan ekitaldia egingo da. Mosaiko Morea osatuko da. Parte hartzaileentzat salda egongo da. Goizeko deialdiak irauten duten bitartean Erraztuz taldeak umeen zaintza kudeatuko du 11:30etik aurrera frontoian.
18:00. Donostiara joateko deia luzatu dute Asteasuko Talde Feministako kideek. Herrialde mailako manifestazioa egingo da han.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?