2020/02/29 10:00

Anttine Eguna

Anttine Eguna
Asteasu

10:00-11:30. Mattin Gizarte Abentura. Familiarteko gin-kana eta jolasak herriko kaleetan.

Izen ematea: otsailaren 15a baino lehen Patxinen edo Mattin dendan.

11:45-13:00. Kuku Art. Serigrafia zein bestelako teknika ezberdinak erabiliz kamiseta baten atonketa.

14:00-16:30. Ama Taberna. Pintxoak eta mokaduak.

13:00-16:00. Bertso triki poteoa herriko trikitilariekin. Bertsolariak: Haritz Mujika eta Amaia Agirre.

16:30-17:45. Herriko elektrotxaranga.

18:00-21:00. Kontzertuak: Perre / Leire Letu / Habi.

18:00-21:00. Zatzaizkit estanpak zuzenean. Egunerako prestaturiko diseinu bat zuzenean nola estanpatzen den ikusi eta bakoitzak berea estanpatzeko aukera izango du.

20:00-22:30. Ama taberna. Pintxoak eta mokaduak.

22:30-02:00. Zigor DZ.

Egun guztian zehar: Kikarakada proiektuaren inguruko informazioa eta bestelakoak eskuragarri izango dira. Postu solidario bat egongo da eskolako materiala eta arropa biltzeko, Kikarakada proiektuari laguntza emateko.

Beertoki elkartearen Kazalis garagardoa dastatzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!