Hegan nola eginarazi ikasten

Tolosaldeko Ataria 2019ko abenduaren 28a

Asteasuko Usarrabi pilotalekuak dron ikastaroa hartu du goizean, eta 40 gaztetxok parte hartu dute. 

Txorien begietatik nola eta zer ikus ote litekeen ikasten aritu dira, 40 bat gazte, Asteasun. Dron ikastaroa zuten, Gabonetako jardueren zerrendan, eta interesez erantzun diote teknologia berrietan trebatzeari. 

Tamaina txikiko dronekin hasi dira, eta irakasleek arrisku eta prebentzio neurriei buruzko azalpenak eman dizkiete, lehenengo. Gero, betaurreko edo bisore berezi batzuen bitartez, norbere dronaren hegaldia jarraitzen trebatu dira, eta, azkenik, dron txikiak martxan jartzen saiatu. 

Arratsaldean, profesionalek erakustaldiak eskainiko dituzte, pilotalekuan bertan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!