Bernardo Atxagak jasoko du Espainiako Letren Sari Nazionala

Ataria 2019ko azaroaren 11

Asteasuko idazlearen obraren osotasunari aitortza egin dio Espainiako Kultura Ministerioak, saria emanda.

Bernardo Atxaga idazleak (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) jasoko du aurtengo Espainiako Letren Sari Nazionala. Epaimahaikoen iritziz, "euskararen eta gazteleraren modernizazioari eta nazioarteko proiekzioari ekarpen funtsezkoa" egin dio Atxagak. "Poesiaz blaitutako narratiba baten bidez" egin du hori idazleak, "zeinetan errealitatea eta fikzioa distiraz konbinatu dituen". 40.000 euroko saria da asteasuarrari eman diotena.

Berriki kaleratu du Atxagak Etxeak eta hilobiak (Pamiela, 2019) nobela. Gaur, gainera, Donostiako Literaktum literatur jaialdiaren barruan hitzaldia eskainiko du, Ernest Lluch kultur etxean, 19:30ean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!