'Bizi dantza!' emanaldi berria aurkeztuko dute Asteasun

Ataria 2019ko urriaren 29a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Usarrabi kiroldegian, azaroaren 10ean 17:00etan eskainiko dute lan berria. Sarrerak aurrez salgai daude Asteasun, Villabonan eta baita Interneten ere.

Bizi dantza! emanaldia ikusteko sarrerak 7 euroan erosi ahal izango dira, Asteasuko Mattin eta Villabonako Basajaun liburu dendetan. Interneten ere eskuratu ahal izango dira sarrerak. 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek honako hau adierazi dute Asteasun aurkeztuko duten emanaldi berriaz: "Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!"

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!