2020ko egutegirako argazki bilketa abiatu dute

Ataria 2019ko urriaren 24a

Urriaren 28ra arte aurkeztu daitezke argazkiak Asteasuko udaletxean edo kultur etxean; Saski bat zozkatuko da parte hartzaile guztien artean.

Asteasuko txokoak, auzoetako leku bereziak, baserrietako alderdi ezkutuak, errekak... edota Asteasuko ikuspegi ezberdinak erakusten dituzten argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara.

Pertsona bakoitzak, gehienez, 20 argazki aurkeztu ahal izango ditu, TIFF edo JPG formatuetan eta 300 pixel pulgadako erresoluzioarekin. Argazkiak CDan grabatuta aurkeztu beharko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!