Jolas eremuak eraberritzeko prozesua egiten ari dira Asteasun

Ataria 2019ko urriaren 24a

Urriaren 24an, osteguna, 18:00etan udaletxean izango da hurrengo bilera. Aurrez, urriaren 11n eta 18an, 3 eta 10 urte bitartekoentzat saioa izan zen Tranpazulon eta urriaren 18an Lamitegin bildu ziren 10 eta 16 urte arteko gaztetxoak.

 

Asteasuko Udalak adierazi duenez, herriko jolas-eremuek berritze bat behar dute. Horretarako jarri dute martxan parte hartze prozesua eta lehen fasean haurrei eta helduei galdetzen ari dira nolako jolas parkeak nahi dituzten.

Osteguneko bileraren ostean, parkeen diseinuari ekingo diote bigarren fasean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!