argazki galeria

Jendetza elkartu du Asteasuko azokak

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 29a

Baserriko produktuak nahiz artisauek egindakoak erosteko aukera egon da baita ganadua ikustekoa ere.

Jendez gainezka egon da gaur Asteasu, eta ez da izan gutxiagorako. Artisauek postu ugari jarri dituzte plazan eta bertan erre dute txekorra ere. Frontoia ere postuz beteta egon da eta jendeak ikusteko ez ezik, erosteko ere aprobetxatu du. Ondoko belardian ere egon da zertaz gozatua. Izan ere, bertan jarri dituzte hainbat animalia.

12:00etan, arroz esne lehiaketako sari banaketa egin dute. Ordu erdi beranduago, berriz, esne behien erakustaldia egin dute. Arratsaldean ere gozatzen jarraitzeko aukera egongo da, besteak beste, 18:00etan Asteasuko trikitilariek eskainiko duten emanaldiarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!