Ikusmina piztu du Bernardo Atxagak, Edinburgoko nazioarteko liburu azokan

Ataria 2019ko abuztuaren 18a

Euskal literaturaren itzulpengintza hizpide izan zuen idazle asteasuarrak, Margaret Jull Costa itzultzailearekin batera.

Edinburgon (Eskozia) ospatzen ari dira, egunotan, Edinburgoko nazioarteko liburu azoka (Edinburgh International Book Festival), eta euskal idazleek ere parte hartu dute, Etxepare Institutuaren bitartez. Horietako bat izan da Joxe Irazu asteasuarra, Bernardo Atxaga idazlea. Atzo eskaini zuen bere hitzaldia, Margaret Jull Costa itzultzailearekin batera, eta saioak jakin-min handia piztu zuela eman du jakitera, Twitter bidez, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendari tolosarrak. 

Euskal literaturaren itzulpengintza ardatz hartuta jardun zuten, eta Atxagaren Nevadako egunak liburuari jarri zioten fokua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!