Asteasuko Santamañan jai egun handia

Jon Miranda Labaien 2019ko uztailaren 18a

Gaur, uztailak 18, Santa Marina eguna ospatu dute Asteasuko Goiballarako bizilagunek; Bertako gazteek herri kirol saioa egin dute eguerdian eta arratsaldean kalejiran abiatuko dira trikitilariekin

Aurreko asteburuan orientazio proba eta krosa ospatu ostean, gaur goizean, txupinazoarekin abiatu dituzte Santamañako festak. Asteasuko jai batzordeak, Goiballarako bizilagunek eta Santamaña elkarteak antolatu dute egitaraua.

Auzoko gazteak elkarrekin lehian aritu dira eguerdian herri kirol proba ezberdinetan: harri jasotzen, trontzan, txinga eramaten, lokotx biltzen eta sokatiran. Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek girotu dute saioa.

Trikitiarekin Izer, Alabier eta Lutxurdio aritu dira eta haiek abiatuko dute kalejira arratsaldean. Larunbata eta igandean segituko du festak Santamañan.

UZTAILAK 20, LARUNBATA

12:00. Haurrentzako tailerrak
14:00. Herri-bazkaria
Ostolaza eta ezkerra trikitilariak
18:00. Zezen txikiak
Gauean. Ostolaza eta Ezkerra trikitilariak

UZTAILAK 21, IGANDEA

11:30. Meza Nagusia
Ondoren. Herri-kirolak
Aizkoran: Aratz Mugertza eta Julen Kañamares
Harri-jasotzen: Aimar Irigoien
Ondoren trikitilariak: Laja II eta Lutxurdio
18:00. Erakustaldia
Herriko Harri Tira taldea eta Astoa
Afalaurretik. Tranpazuloen jaitsiera
Gauean. Laja II eta Lutxurdio trikitilariak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!