Aitor Regillaga eta Izaro Rubio igo dira azkarren Santamañara

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 14a

XIX. Santamañako kros igoera izan da goizean. Guztira, 107 korrikalarik hartu dute parte.

Santamañako festen barruan, kros igoera izan dute gaur. Asteasuko plazatik abiatu dira 107 korrikalari Santamañako helmuga gurutzatzeko asmoarekin. Horietatik 47 asteasuarrak eta 22 emakumezkoak eta 85 gizonezkoak izan dira.

Iaz bezala, Aitor Regillaga izan da azkarrena gizonezkoen artean, 28:13ko denborarekin. Bere atzetik sailkatu da Raul Gomez 28:21ekin eta 28:36 behar izan ditu hirugarren sailkatu den Zizurkilgo Haritz Garinek. Emakumezkoei dagokienez, Izaro Rubio ordiziarra sailkatu da lehen postuan, 34:24ko denbora eginez. Bigarrena izan da Lourdes Colomo zizurkildarra 25:15eko denborarekin. Hirugarren izan den Gasteizko Maialen Loyok, berriz, 35:15 behar izan ditu. Lehen asteasuarrak Urko Arizeta eta Kristina Urbieta izan dira, 32:05eko eta 43:35eko denborak eginez, hurrenez hurren

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!