Astesuko jaiak 2019

San Pedroak agurtzeko, herri kirolak izan dira Asteasun

Irati Urdalleta 2019ko ekainaren 30a

Arria V.na eta Ugaitz Mugerza aizkoran eta Inaxio Perurena, Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi 'Urra' harri-jasotzen ikusteko aukera izan dute Asteasuko plazara gerturatu direnek.

Hamaiketakoarekin indarrak hartuz hasi dute asteasuarrek San Pedro jaietako azken eguna. Ondoren, patata tortila lehiaketa izan da baita sagardo dastaketa ere.

Eguerdi aldera, berriz, herri kirolak izan dira. Asteasuko plaza jendez bete da saioaz gozatzeko asmotan. Bertan aritu dira ArriaV.na eta Ugaitz Mugerza aizkoran eta Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi Urraren harri-jasotzaileak zilindro koparekin eta kubikoarekin norgehiagoka ikusteko aukera ere egon da. Azkenik, Inaxio Perurenak erakustaldia egin du eta Telleriak eta Lizasok bertso batzuk bota dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!