Astesuko jaiak 2019

Asteasuko jaietako egitaraua

Gaurtik igandera sanpedroak ospatzen jarraituko dute Asteasun. Hemen egitarau guztia:

Ekainak 27, osteguna

HAURREN EGUNA
11:00 Haurren txupinazoa. Jarraian, haurren krosa eta marrazketa lehiaketa.
12:00-14:00 Haur parkea pilotalekuan.
14:00 Umeen bazkaria.
15:00-17:00 Haur parkea pilotalekuan.
17:30 Txan magoa plazan.
18:00 Gizonezkoen Pala Txapelketako finala.
19:30 Txupinazoa Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. Jarraian kalejira txistulariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin.
22:30 Bertso-saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.

Ekainak 28, ostirala
KUADRILLEN EGUNA

11:30 Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak. Eskuz mutilak: Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre; palaz neskak: Naroa Beobide eta Maddi Urkola.
12:00 Kuadrillan triki poteoa musikaz lagunduta.
Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia.
14:30 Kuadrillen arteko bazkaria.
16:30 Zezen txikiak eta poniak.
18:30 Sakatu elektrotxaranga.
22:30 Zezen suzkoa.
Jarraian, Euskorleans Dixie Band, musika kalean.
00:30 Josu Rodriguez DJa plazan.

Ekainak 29, larunbata
SAN PEDRO EGUNA

10:00 Txistularien diana.
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, Elizmendin: soka-dantza, hamaiketakoa.
Ondoren, Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak: eskuz mutilak, aurrebenjaminak: Galder Muxika eta Alain Val; eskuz mutilak, benjaminak: Urko Azurmendi eta Unax Maioz.
18:00 Kalejira herriko musikariekin, buruhandiekin eta erraldoiekin.
19:30 Bonberenea txarangaren musika kalez kale.
21:00 Herri afaria.
Ondoren, Bonberenea txaranga.
00:00 Kontzertuak: Gozategi eta Meliora.
*Gaueko autobus zerbitzua eskainiko da.

Ekainak 30, igandea
JUBILATUEN EGUNA

11:30 Meza.
Ondoren, hamaiketakoa Aizondo Elkartean.
11:00-11:30 Patata tortilla txapelketa.
12:30 Sagardo dastaketa.
13:00 Herri-kirolak:

  • Aizkolariak: Xabier Orbegozo (Arria V) eta Ugaitz Mugerza.
  • Harri-jasotzaileak: Inaxio Perurena, Inar Urruzuno eta Mikel Lopetegi (Urra).

14:30 Jubilatuen bazkaria.
Ondoren, bertsolariak: Telleria eta Lizaso. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
18:00 Herriko taldeen arteko herri-kirolak.
Jarraian, trikitixa eta pandero eskolaren musika emanaldia.
21:00 Sorginaren jaitsiera.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!