Zabaldu du denboraldia Asteasuko igerilekuak

Ataria 2019ko ekainaren 11

Irailaren 8ra bitartean, egunero egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara.

Abonu berriak egiteko edo urteko abonuak eguneratzeko, Asteasuko udaletxera gerturatu beharko da, astegunetan 09:00etatik 14:00etara. Aurreko urteko txartelak aurkeztu beharko dira eskaerak egiterako orduan eta galdu edo berria behar duenak, 5 euro ordaindu beharko ditu. Eskaerak egin ahal izateko, une berean egin beharko da ordainketa edo Kutxabankeko kontu korrontean diru sarrera egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Hiru urtez azpiko umeek dohainik izango dute sarrera. Hamabost urtez azpikoek 4 euro eta hortik gorakoek 6 euro ordaindu beharko dituzte eguneko. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera merkeagoa izango da sarrera, gaztetxoek (15 urtetik azpikoek) 3,50 euro eta helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Denboraldi osorako abonu pertsonalak edo familiarrak egin ahal izango dira eta asteasuarrek abantailak izango dituzte prezioan. Eskuorri batean eman ditu Asteasuko Udalak igerilekuaren inguruko argibide guztiak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!