Jaiak ospatuko dituzte, maiatzaren 4an eta 5ean, Asteasuko Elizmendi auzoan

Irati Urdalleta 2019ko api. 28a, 09:00

Santa Krutz festak ospatuko dituzte. Ekitaldi ugari antolatu dira, eta afarirako txartelak maiatzaren 2a baino lehen hartu behar dira.

MAIATZAK 4, LARUNBATA

-16:30ean txupinazoa. Ondoren, haur jolasak egongo dira eta hauek bukatutakoan, merienda.

-16:30ean mus txapelketa herrikoia, eskola txikian. Izen ematea 15:45ean hasiko da eta 16:15era arte egongo da aukera. Ondoren, 16:20an zozketa egingo da. 16 urtetik gorakoei zuzenduta egongo da eta bikoteko partaide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon beharko du. Gainera, ez da orduz kanpoko izen ematerik onartuko.

-Ondoren zezen txikiak eta poney-ak

-19:30ean Elustondo anai arrebak trikitilariak. Bitartean, buruhandiak ere egongo dira.

-20:30ean herri afaria, Erretore etxean. Menuan zizka-mizka hotzak, arrain zopa, txuleta entsaladarekin, kafea eta kopa egongo dira. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urte arteko haurrek 15. Txartelak maiatzaren 2rako erosi beharko dira eta goizez udaletxean eta arratsaldez kultur etxean egongo dira.

MAIATZAK 5, IGANDEA

-11:30ean meza Santa Kruz ermitan.

-Ondoren hamaiketakoa eta herri kirolak. Aratz Mugertza eta Jokin Alkizalete aizkolariak eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Iñigo Eizagirre Eiza eta Iraitz Arruti harri-jasotzaileak egongo dira.

-17:00ean toka txapelketa eta buruhandiak.

-Ondoren Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!