Luberri abesbatza igandean Asteasun ariko da

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 3a, 13:41

San Pedro elizan, 19:00eta eskainiko du kontzertua Donostiako Antigua-Luberri ikastetxeko guraso elkartearen ekimenez, duela hamar urte luze sortu zen abesbatzak.

2008an bi helbururekin sortu zen abesbatza: musika eta kantua lantzea batetik, eta guraso nahiz irakasleak bilduko zituen dinamika probetxugarri bat eskaintzea, bestetik.

Aipatzekoa da bere parte hartzea 2015ean Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko orkestrarekin, Andoni Sierraren zuzendaritzapean Kursaalen Purcell-en "Dido eta Eneas" operan eta 2018an Schubert-en Meza D. 167an

Baita ere, Erramun Martirikorena abeslariarekin batera eskainitako emanaldia 2016ean. Urte hartan Donostiako Aste Nagusiaren programazio barruan Antigua auzoan lehen aldiz antolatu zen Festara herrikoian parte hartu zuen, hala nola, Donostia Festak portuan antolatu zuen habanera jaialdian ere.

Urrian Bartzelonako Cor La Fontana-rekin egin zuen elkartruke, eta gainerakoan, Antiguako festetan parte hartuz, eguberrietan kalez kale abestuz eta ikasturte bukaeratan, beste koruekin elkartrukeak eginez betetzen du bere jarduna.

Junkal Guerrero Langara andoaindar musikaria da taldeko zuzendaria.

Asteasuko San Pedro elizan, 19:00etan eskainiko duten kontzertuan, Ignacio Arakistain ariko da organoan eta Eli Rubio izango da soprano bakarlaria. Honako programazioa eskainiko du abesbatzak:

Verleigh uns frieden... ……………. Felix Mendelsshon
Stabat mater………………………………..Rheinberger
Aita gurea...................................................Aita Madina
Nigra sum…………………………………… Pau Casals
Ubi caritas.............................................. Iker González
Cantique de Jean Racine................................G. Fauré
14.Scherzetto
15. Arabesque ( 24 pièces en style libre-tik)…L. Vierne
Agurra… …………………Mold. Jose Ignazio Ansorena
Etorkizuna................................... Hitzak: Xabier Lizardi
                                                 Musika: Junkal Guerrero
Axuri beltza…………………………..Mold. : Javier Busto


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!