Barriolaren idiak Azkoitian ere nagusi

Ataria 2019ko apirilaren 3a

Kintopeko Udaberri Idi Dema Sariak jokatu ziren aurreko astean Azkoitian, eta bi eguneko demen ondoren, Joxe Barriola asteasuarrak eraman zuen manta.

Barriola, Izeta eta Lopategiren aurka lehiatu zen, eta egun horretakoa ez ezik, sailkapen orokorrean ere Asteasuko demalaria nagusitu zen: izan ere, 54 plaza, 2 zinta eta 0,24 metro egin zituzten Barriolaren idiek, sailkapenean bigarren geratu den Izetak baino lau plaza gehiago, hain zuzen ere. 50 plaza, 3 zinta eta 0,94 metro egin zituen aiarrak. Hirugarren postuan, berriz, Soarte elgoibartarra geratu zen. Aurretik, Barriolak Aiako XX. Kintopeko Proba irabazi zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!