Asteasuk eta Sartagudak bat egingo dute apirilaren 6an

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Memoria historikoaren inguruan egindako lanketak partekatuko dituzte bi herrietako ordezkariek, Asteasun egingo den jardunaldian.

Joan den mendean Euskal Herrian izandako gertaerek urrun eta, aldi berean, gertu kokatzen dituzte Asteasu eta Sartaguda, eta distantzia geografiko eta emozional hori murrizteko antolatu dute apirilaren 6ko jardunaldia.

Hona hemen egitaraua:

10:00. Asteasuko Lubakien bisita, Karlos Almorza historialariaren eskutik.
12:00. Mahai-ingurua udaletxean. Pilar Legarra, Asteasuko alkateak agurra egingo du eta honako parte hartzaileak ariko dira: Asteasun oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lanketa egin duen, Javi Buces historialaria; Paolo Albanese, Sartagudako alkatea; eta Maximo Martinez, Alargunen Herriko Elkarteko kidea; Bestalde, Donibane Garazin izandako Errepublikanoen umeen kanpamentuaz ariko da Txomin Hiriart-Urruty.
14:00. Bazkaria, Asteasuko Iturriondo jatetxean

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!