Joxe Barriolaren idiek irabazi dute Aiako XX. Kintopeko proba

Ataria 2019ko martxoaren 11

Joxe Barriola, txapela eta mantarekin. IBON ERRAZU

Joxe Barriola asteasuarraren idi pareak irabazi zuen martxoaren lehen asteburuan jokatu zen Aiako XX. Kintopeko Idi Proba. Urrutia eta Telleria itzainek gidatuta, animaliek 58 plaza, 6 zinta eta 40 zentimetro egin zituzten.

Bigarren sailkatua Iñaki Lopategi izan zen, eta horren idiek 57 plaza, zinta bat eta 1,86 metro egin zituzten harriarekin. Hirugarren pareak, Iñaki Olidenenak, 50 plaza, 5 zinta eta 0,60 metro egin zituen. 

Hiru egunez aritu ziren Aiako probalekuan saioak eginez, eta guztira zazpi idi parek parte hartu zuten Kintopeko txapelketan. Guztien artean izan ziren onenak Barriolaren idiak eta berak eraman zituen manta preziatuak.

Urrutia, Barriola eta Telleria, lortutako txapelekin eta mantekin. IBON ERRAZU

Joxe Barriolaren idiak bere saioan. IBON ERRAZU

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!