M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Emakumeen Naziorteko Egunaren ingurukoak Asteasun

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Asteasuko emakumeek Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, eta asteburu osoan luzatuko dira, festa eta aldarrikapena uztartuta.

Martxoak 7, osteguna

22:00. Bezperatik Asteasu apainduko dugu.

23:30. Aiztondoko gainontzeko emakumeekin batera Villabonako zubian egunari hasiera emango diote. Beltzez jantzita joateko deia luzatu dute.

Martxoak 8, ostirala

08:00. Lamiategin Aiztondoko kotxe karabanan parte hartzeko elkartuko dira.

08:30. Kotxe karabana Aiztondotik Tolosaldera abiatuko dira.

12:00. Herriko kultur etxe aurrean ekitaldia egingo da. Egunean zehar jantzita eramateko zapi morea Mattinen salgai izango da 3 euroan.

14:00. Zizurkilen, Aiztondoko emakumeen bazkaria. (Norberak berea eraman beharko du, baita edalontzia ere, eta edaria bertan izango dute.

19:00. Donostiako manifestaziora trenez elkarrekin joateko hitzordua.

Martxoak 9, larunbata

12:30. Herriko kale eta tabernetan zehar, trikitilariek lagunduta kalejira-poteoa egingo da.

14:00. Bazkaria Asteasuko emakume guztien bazkaria Iturri Ondo jatetxean. Ondoren musika izango da (Txartelak salgai Mattin eta Iturri Ondon eta Mattin dendan 21 euroan, gazte eta langabetuek 15 euro).

Martxoak 10, igandea

09:00. Lilatoira joateko autobusa aterako da geltokitik.

18:00. Erradikalak gara emanaldia, Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen eskutik. Feminismoa ardatz hartuta egungo kontraesanak agirian uzten dituen umoretik abiatutako emanaldia.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!