Asteasuko festen barruan aldaketak izango dira aurten

Ataria 2019ko otsailaren 20a

Joan den urtarrilaren 29an egin zen San Pedro festak antolatzen hasteko  bilera, eta dagoeneko zenbait erabaki hartu ziren. Kontzertuak ere larunbatez mantenduko dira.

San Pedro jaiak Asteasun, ostegunetik igandera, ekainaren 27tik 30era ospatuko dira. Honenbestez, kuadrillen eguna, ostiralean, ekainaren 28an egingo da, San Pedro eguna larunbatez egokitzen delako aurten. Herri afaria, larunbat gauean egingo da, ekainaren 29an. Kontzertu nagusia larunbatean mantenduko da, eta gaueko autobus zerbitzu berezia eskaintzen jarraitzea da asmoa.

Festak antolatzeko erabaki asko daude hartzeko oraindik eta hurrengo bilera otsailaren 26an, asteartez, egingo da 19:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!