Haritz Mujika izan da VIII. Mikel Laboa Sariketako txapelduna. Jon Gurrutxaga azpeitiarra izan da bigarren eta Ane Zuazubiskar, Aitor Etxeberriazarraga, Itsaso Piquer eta Naia Ibarzabal sailkatu dira hurrenez hurren.
Egin beharreko ariketak honako hauek izan ziren: 8ko handian hiruna bertso; 8ko txikian, hiruna bertso; 10eko txikian beste hiru; bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat. Puntuazio onena duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatu zuten. Sei puntuko motzean hiruna bertso egin zituzten, puntutan sei bertso osatu arte, eta hiru bertso, nahi zuten doinu eta neurrian.
Palmaresari dagokionez, orain arteko irabazleak hauek dira: Unai Gaztelumendi (2012), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016), Nahia Sasco (2017) eta Joanes Illarregi (2018).