Segundo Montes komunitatearen alde korri egitera deitu dituzte herritarrak

Ataria 2018ko abenduaren 18a

Asteasuko IV. Kros Solidarioa egingo dute igandean, abenduak 23, 11:30etatik aurrera eta bildutako dirua, Aiztondo bailararekin senidetuta dagoen El Salvadorreko komunitatera bideratuko dute.

Izen emateak, 11:00etatik 11:30era egin ahal izango dira irteera puntuan eta ateratzen lehenak 2009an eta ondorengo urteetan jaiotakoak izango dira. 500 metroko itzulia eman beharko diote zirkuituari.

11:40ean, berriz, 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoek bi kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta bost minutu beranduago, itzuli solidarioa emango da. Ez da lasterka izango, korrika, oinez edo kalejiran egin beharko da itzulia, bakoitza bere modura.

12:00etan abiatuko da lasterketa. Kadeteek lau kilometro egin beharko dituzte korrika eta jubenil eta seniorrek, berriz, sei kilometro.

Irabazle eta partaideentzat hamaiketakoa eta sariak egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!